BADOK.INFO.Saio berezia gaurkoa Jon Eskisabel kazetariarekin; Badok.info ataria berrikuntzaz beteta dator eta gaur eguneko beharrizanetara egokitze prozesuan. Euskal musika jarraitzen duzuenontzat ( ez duzuenontzat ere bai) ezinbesteko tresna. Hasi saltseatzen! Altxa bolumena! Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/artayorran140703jonezkizabel.mp3  DESKARGATU HEMEN

Zinemak zerbaiterako balio izan badu, etorkizuna irudikatzeko izan da. Segundoan hogeita lau aldiz oroitzen dugun aurreko argazkiaren sentsazioari mugimendu deritzogun bezala, datorrenari, etorkizun dagoena irudikatzeari, deitzen diogu patu, fede, profezia. Distopikoa, katastrofikoa, klaustrofobikoa, iluna, argia, ordenatua, kaos hutsa… zinemaren pantailak behin eta berriro eraman gaitu giza espeziearen geroaldietara. Asmamenez betetako […]

Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN

Itxi egin nahi dute eta hilaren 8ko data jarri diote: gaur, elkarretaratzea egingo dute irekita manten dezaten eskatzeko. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai komentatu ditu: Deustuko Kanaleko obrak, eta 7 Kaleetako Oinezkoentzako esparrua. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703aitziber.mp3 DESKARGATU HEMEN