Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]

Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]

Bertsotan goiz batean ikasiko duten esperantzak bultzatuta, urtero hurbiltzen dira hainbat euskara ikasle, eta kuxkuxero ALGARA konpartsaren txosnara. Horietako bi elkarrizketatu ditugu: Leire Mardaras laukiztarra eta Tony Merlan kubatarra. Tonyren herrian ere badira bertsolarien antzekoak, repentistak, eta bere amak zaletasun hori du.  Euskara zaila eta bertsolaritza are zailagoa dela uste […]

Gurekin izan dugu Inun musikari eta abeslaria. Mikel Inunziagaren ezizen artistikoa da Inun, eta iaz ikusi ahal izan genuen zuzenean. Gaur bisita egin digu eta bere gitarrarekin kantu batzuk oparitu dizkigu. Berreginez diskoa atera berri du, bere bakarkako ibilbideko lehen bilduma, eta bertan oso planteamendu xaloarekin grabatutakoa izan arren (ahotsa, […]

Kanpaia eta eulia sariak ditugu, hurrenez hurren, txosnarik txukunena eta ahalegin estetikorik txikiena egin duena saritzeko Bilboko Konpartsek asmatutako aipamenak. Sarion helburua konpartsek ahalegin hori urterik urtera egin dezaten. Orain arte konpartsen arteko barne-bozketaz erabakitzen ziren irabazleak eta aurten estrainekoz herritarrei eman zaie webgunean edo konpartsen Aste Nagusiko Android aplikazioaren […]

Mamiki konpartsako Ana Perez izan da gurekin. Emakumez osatutako konpartsa honek feminismoaren aldarrikapenak Aste Nagusira ekarri ohi ditu aspalditik, konpartsarik beteranoenetakoa baita. Indarkeria sexistaren gaia, jai parekideen aldarria eta beste hainbat kontu lantzen ditu eta Bilboko konpartsetan bere eragina izan du urteetako lan honek, Anaren esanetan. Elikadura ere izan dugu […]