Galder Perez aktorearekin solastu gara, BBK aretoan baitago bera egunotan La Lechuga antzezpenean esku hartzen.  Erdarazko komedia dugu La Lechuga, eta bertoko aktoreez osatutako Glu-glu taldearen eskutik datorkigu: Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde,  Mari Cruz Melgosa, Galder Perez bera eta Gabriel Ocina agertokian. Asteartean 20:30ean izango da ikuskizun hau ikusteko azken […]

Hau Pittu Hau konpartsako Aitor Etxeberria izan dugu gurekin. Gaurkoan Euskara saria izeneko aitortza emateko eguna dute, aurten UEMAri (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) emango diotena. Urtero, lagun arteko bazkariarekin batera, euskararen aldeko lanean nabarmendu den elkarte edo pertsona bat omentzen du konpartsa honek Aste Nagusiko astelehenean, euskal makila emanez. Beranduago bertso-triki-kalejirara […]

Euskara ikasten ari direnen eguna ospatzen da gaur ALGARA konpartsan. Gure mahaira hurbildu diraJone, Isa eta Jabi, Gabriel Aresti euskaltegian ikasle dabiltza eta gaur paella lehiaketan parte hartuko dute, besteak beste. Ikasle moduan izan ohi dituzten bizipenak, klasekoak eta klasetik kanpokoak partekatu dituzte gurekin. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140818_euskara_ikasleak.mp3 DESKARGATU HEMEN

Kaskagorri konpartsak 25 urte betetzen ditu aurtengo Aste Nagusian. Urtemuga berezi hau ospatzeko emanaldi berezia antolatu dute gaur arratsalderako, Kaskaeguna goizetk hasi eta eguerdiko bazkariarekin jarraituko badu ere. Arratsaldean 25 urte, 25 gonbidatu goiburupean emanaldi berezia antolatu dute hainbat euskal artistaren presentziarekin. Irati eta Markel konpartsakideak hurbildu zaizkigu konpartsaren inguruan […]