Gaurko irratsaio zabala hasteko Imanol Ituiño izan dugu gurekin. Aste Nagusia magiaz beteriko astea dugu eta Imanolekin magia motez eta publiko motez jardin dugu. Kaskagorriren 25. urteurrenean ikusi genuen eta Txori Barroteren elkartasun keiñuetan ikusteko aukera izango dugu gaur. Gertutasuna duen magia egiten du berak, eta, gertu egon arren, ikusleak […]

Trikimailu konpartsa berriko Maria eta Josu etorri zaizkigu euren berri ematera. Aisialdi, animazio sozio-kulturalaren eta hezkuntza ez formalaren mundutik datoz kide gehienak eta abiatzen ari dira konpartsa moduan. Konpartsa berri bat sortzeko asmoa nola sortu zen eta gauzapen prozesua nola joan den kontatu digute. Proiektua aurkeztu zuten Bilboko konpartsen federazioan […]