Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]

Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]