Talde berria daukagu gure panoraman! Zumaiarrak dira eta stoner-rocka egiten dute, punk ikutuekin.Voltaiak 2014ko martxoan kaleratu zuen lehenengo lan hau eta, gaur arte behintzat, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan finalerdietara heldu dira. Egurrrreee!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141030artayorranvoltaya.mp3  Deskargatu hemen

Ruper, Petti, Anari, Andoni Deliriums, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, El Inquilino Comunista eta Evaristo. 10 lagun eta hamar kanta, Lou Reedenak guztiak, hil zenetik urtebete pasa denean. Azken ordu erdian, Pedro Elias Igartuak Gineako (Conakry) musika jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141030soinugelamilaeskerloureeddiskaosoa.mp3 Deskargatu hemen

Egunotan askoz gehiago dugu eta izango dugu, baina Alvaro Hilariok 4 gauza aukeratu ditu: hasteko, Bilborocken izango den “Bi hots” ikuskizuna. Gero, Deustuko Gazte Lokalekoak aipatu ditu, eta Bilboarten izango dena. Eta bukatzeko, gaur Arriagan “Arkimedesen printzipioa” antzeslana euskaraz ikusteko parada dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141030solasalvarohilario.mp3  Deskargatu hemen