“Ebola ingurumena eraldatzearen ordaina” dio aste honetako Argiaren azalak. Asteko gaia Iparraldeko Bizi! mugimendua da, eta Pertsonaia Fermin Erbiti kazetaria. Erdiko Kaieran Klowna gaia jorratu dute, eta Termometroan Carme Junyent elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Nafarroako Hateskundeei begira” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141031solasunaibrea.mp3   Deskargatu hemen

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik […]