Hantxe dago Hibai Castro eta berak eman digu atzo gertatutakoaren kronika: emaitzak, irakurketak, giroa, jendearen jarrera, etorkizuna… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solashibaicastro.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2014-11-10
Birziklagarriak ez diren produktuetarako biltegi bat jarri nahi dute Zestoan. Eta horretarako, datorren urtean herri-galdeketa egingo dute, Udalak antolatuta. Josu Larrinagak aipatutakoak sakondu ditu, baita Bizkaiko egoerarekin konparazio batzuk egin ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean 25. S. Martin azoka ospatu zuten, eta igandean hasi zuten S. Martin kulturala 2014. Udalarekin batera, Euskal Birusak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 1a bitartean, Estibalitz Gonzalezek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasestibalitzgonzalez.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen