…Josten  saiatu zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Zeanuriko saiora joaz, igandean bizi izandakoaren zenbait lagin eta komentario entzungai gaurkoan. Halaber, larunbatean Baionan jokatuko den “XiLaBa”ren ingurukoak eta asteburuari dagokion agenda ere present gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun bertsoarekin, merezi du eta! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141112pottoxilaba.mp3 Deskargatu hemen

Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da… Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30) Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten». Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/xerezade/141112xerezadeapaizaburroughs.mp3 Deskargatu hemen

Urriari dagokiona eta azalean Joxe Garcia Mijangos 18/98 auzian zigortua. Erreportajeetan “Errigorako saskiak”, eta Ikur frankistak Bilbon jorratu dituzte. Begoña ta euskerea eta Inkesta atalez gain, Lur Malleak beste bi artikulu komentatu ditu: “Plazeraren gau ilunekoak” liburua, eta “Mahatserriko mendizale taldeak” izenekoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solaslurmallea.mp3  Deskargatu hemen

Betiko moduan, Agus Perez izan direnekin hasi da: “Edipo” eta “Arkimedesen printzipioa” antzeslanak, eta Titzina konpainia. Datozen egunotan, Carolyn Carson (dantza), Matarile konpainia, eta “Kadira” dantza ikuskizuna izango dira Euskalduna Jauregian, Leioan eta Durangon. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen

… bazterrak nahastu ditu. Lehenago gauza bera egin zuen Gasteizko PPko alkate Marotok etorkinekin, eta orain Martxoaren 3ko gertakarien inguruan izan da. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Trebiñuko gaia Espainiako Kongresura helduko dela, “Barealdi magikoa” antzeslana, eta “Jolasa baino gehiago” Jardunaldiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solasanakotzamenabar.mp3  Deskargatu hemen