“Ana Juanixe” baladaren hiru bertsiorekin hasi du Pedro Elias Igartuak. Gero, Javier Ruibal, Gorka Urbizu, Gineako Amazonak, Richard Thompson edo John Hiatten kantak entzun ditugu. Bigarren orduan, Pedrok Dr. John, Alvin Anaiak, eta Big Bill Broonzyrenak jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141113soinugelaanajuenixe.mp3  Deskargatu hemen

Prezinebi martxan dugula, bihar hasiko da Bilboko Dokumentalen eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 56. edizioa. Bertan, 3368 lan aurkeztu dira eta horietariko 68 aukeratu dituzte datozen egunetan Bilboko hainbat aretotan ikusteko, Ines Intxaustik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasinesintxausti.mp3  Deskargatu hemen

Maria Servini epailearen eskaera espainiar estatuan pil-pilean dagoela, Perez de Esquivel Bake Nobel Sariaren adierazpenek bazterrak nahastu dituzte: horietan, Argentinako Diktadura eta Eliza katolikoaren agintaritza lotu ditu. Horrez gain, Fakun Aznarezek aste honetan Argentinako Santiago del Esteron egiten ari diren epaiketa, eta datorren urteko presidentetzarako hauteskundeak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasfakun.mp3  Deskargatu […]