Astero bezala Iosuren gidaritzapean jardun izan dugu Agurrek, Agustinek eta Apolok; gaurkoa ere proposamenez beteta datorkizu entzule! Aiako Harrietan barna behialako kontrabandisten bideetan murgildu nahi duzula? Entzun gaitzazu; Sukaldean esperimentatzeko prest? Jaramon egiguzu eta ausartu “azalore quichea” prestatzen; ez duzu oraindik Ane Etchegoyenen “Ongi etorri” diska ezagutzen? Erne belarriak! Lurrama […]

Azalean “Mexikoko desargetuak” gaia dugu, eta Asteko Gaia “Red Bay, euskal baleazaleen portua”. Pertsonaia Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso da, eta Erdiko Kaieran Maddalen Arzalluz eta Ramuntxo Christy. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Azaroak 9 Kontsulta Katalunian” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Aste honetako berria Nafarroan da Yolanda Barcina presidentea ez dela zerrendaburua izango datozen hauteskundeetan, ahaztu gabe CAN Nafarroako Kutxako auzia berrireki dutela. Horietaz gain, Mikel Bujandak Xaloa Telebista, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen