Gaur karramarroiren falta sentitu dugu,non ote dago karramarroi??Jakin nahi baduzue etorri gurekin “gaur ez dago eskolari entzutera eta ondo pasatzera https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141122gaurezdagoeskolarikkarramarroi.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2014-11-21
Ohiko taldea elkartu gara zuon plazer egiteko: Agus,Agur,Iosu, Apo eta Mieltxo. Leniz-Gatzaga inguruan txangoa, untxia barazkiekin nola prestatu,”Lurra” taldekideen doinuak, Getxoko komiki azoka edota Elorrioko Jazz-blues jardunaldiak… Guzti horiei buruzko informazio zure esku. Ez dago ez aitzakiarik asteburuaz ez gozatzeko! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141121zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Urteak daramatzate lanean igandean egingo dutena lortzeko: herri-galdeketa Desanexioari buruz, Galdakaotik aldentzeko hain zuzen. Monika Mena Usansolo Herria Plataformako kideak azken momentuko xehetasunak ere kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141121solasminika.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Inazio Hartsuaga. Asteko gaia igandeko Herri-galdeketa Usansolon da, eta Erdiko Kaieran Patxi Zubizarreta idazlea dugu. Marcos Aresta arkitektoari ere elkarrizketa egin diote, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Naparra”-ren desagerpena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/14112solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Gaur ezagutuko da “Navarrometroa”, Nafarroako Gobernuak egindako Inkesta; honi lotuta, Mikel Bujandak giro politikoa aipatu du, batez ere UPNren inguruan. Horietaz gain, Ebola eta emakume nafarra, Egueseko ustelkeria, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141121solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen