Kubako Viñales herritik dator Ventana al valle egitasmoa. Egitasmo komunitarioa da, kasu honetan bertako kultura adierazpide jatorrak babesteko: dantza kubatarrak, ahozko literatura, son musika, repentismoa… Ostatatzea ere badute martxan, proiektua finantziatzeko eta bidaiariak bertan hartuz bestelako turismo mota bat garatzeko. Martxan daude kultura ekimenak eta eraikitzen ari da kulturgunea bertan. […]