Napoka Iriak azaroaren 25ean Udagoieneko Osteren barruan emandako kontzertua, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleekin Bilboko Kafe Antzokian; Ruper Ordorika, Keu eta Berri txarrak-em lan berriak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141127artayorranapoca.mp3  Deskargatu hemen

Agus, Agur, Apolo eta Iosuren proposamenez beteriko jarduera. Sasoi bikaina makailaua bizkai-erara prestatu eta dastatzeko; asteburu ederra Berri Txarrak-ekoek Bilboko K. Antzokian aurkeztu berri duten “Denbora da poligrafo bakarra” diska entzuteko; garai ona Arantzazun natura ibilbideak artearekin uztartzeko; zapatu-domeka aprosak Abadiñon “Kubari lehio irekia” egitasmoan murgiltzeko edota Gordexolako azokarekin gozatzeko… […]

Bai lagunak, abenduaren 5etik aurrera Zenbat Gararen erakusmahaian. Eta horretan Kurkuluxetan umeguneak “Keinuka mugaz gaindi” pelikula izango du, Koldo Zelestinok kontatu digunez. Pelikula hori, dagoeneko, hainbat lagunek ikusi dute munduko zenbait herrialdetan, nahiz eta hemengo instituzio publikoek ekoizteko xentimorik ez zuten eman. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128solaskoldozelestino.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean “Elikadura Krisia”. Pertsonaia Mikel Epalza apaiza eta idazlea da, eta Erdiko Kaieran “Argia Durangoko Azokan”. Termometroan “Inmigrazioa Nafarroan (Garaian)”, eta Utta Von Gleich hizkuntzalariari egindako elkarrizketa agertzen dira. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Larrun” gehigarria komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128unaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Nahastatuta dabil Politikagintza Nafarroan: Navarrometroak bazterrak astindu zituen, nahiz eta bere fidegarritasuna batek baino gehiagok zalantzan jarri. Eta larunbatean UPNk erabakiko du nor izango den hautagai berria. Horiez gain, Mikel Bujandak Euskararen legea, Osasunaren zorra, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen

Jabi Zabala, sarean.com: “Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera […]