Gaurko irrati bidaia Ane Garciarekin egin dugu, Lurra taldeko abeslaria dugu. Berarekin batera bidai musikala egin dugu, akatsa sistema deituriko lana plazaratu berri dute eta bertako kantuak entzuteaz gain, kontu asko ekarri dizkigu. Musika akustiko, lasaia baina eguna alaitu dezakeen horietakoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141201piperpolislurra.mp3  Deskargatu hemen  

Ahoztar Zelaietak iaz “Jobubis” edo “Jovenes burukides bizkainos” liburua atera zuen. Ildo eta metodologia berberei jarraituz, aurtengo Durango Azokan “La casta vasca” liburua izango du. Euskal Herrian “ustelkeriarik ez dagoela edo oso gutxi” dioen mitoari aurre egitea da liburuaren xedea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasahoztar.mp3  Deskargatu hemen