Ahotsenea guneko egitaraua koordinatzeko ardura lanetan dabil aurten estreinakoz Lutxo Egia idazlea. Udan hasi zen lanean egitarau hau programatzen eta egun hauetan gauzatzen da lan hori, dozenaka artista azalduko baitira Ahotsenean, eztabaidetan eta zuzeneko emanaldietan. Arrakastatsua suertatu da duela urte batzuk azokatik independiente moduan sortu zen gune hau. Gaurko eta […]

Azokara etorri eta egunean-egunean aurkituko duzue Toti bere liburuak saltzen, azaltzen, sinatzen… Zigarro bat erre dugu berarekin Landako, ondoan, kanpoaldean, euripean. “Zoragarria” da berarentzat azoka, lagunekin topo egitea… Barnetegi trinko baten modukoa da berarentzat. Enda lur izeneko nobela berria aurkeztu berri du, gustura egiten duen lana da idaztea berarentzat: historia, […]

Durangoko Azokako lehenengo hitzordua Gerediaga elkarteko Nerea Mujikarekin egin dugu, azoka zabaldu orduko. Azokaren bilakaeraz eta egun dauden aukera anitzez mintzatu gara berarekin, euskal liburu eta disko azoka izatetik euskal kultura sorkuntzaren adierazpide anitzen topagunea izatera heldu baita Durangoko hau. 49. edizio honetan dauden guneak ezagutu ditugu Mujikarekin: areto nagusia, […]

Maite Deliart eta Teresa Lekunberri aurkitu ditugu Euskal Kultur Erakundeak azokan duen erakustokian, edo, hobe erran, erakusleihoan, izan ere, telebista pantaila asko ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko kultura lanaren inguruan informazioa emateko. Euskararen transmisioaz mintzatu gara eta kulturaren inguruko lanaz. EKEren zereginak, helburuak eta historia izan ditugu hizpide bi lagun […]

Ez dute ez kalerik egin Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok. Petti artista beratarrari lapurtutako sukalde-errezeta ekarri digute: Basurdea, alegia; Ruper txantxikuarraren “Lurrean etzanda” azken lanaren aurkezpena; Urkiolan barna, Saibegirako ibilbidea, eta nola ez, 49.Durangoko Liburu eta Diska Azoka. Eta asteburu honetarako proposamen gehiago Mieltxoren eskutik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141205zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Durangoko Azokaren 49. edizioak gaur goizean ireki ditu ateak, eta hantxe dago egunotan Zenbat Gararen Erroa argitaletxea. Xabier Monasteriok, giroa eta azokaren garrantzia aipatzeaz gain, argitaletxe horren nobedadeak aurkeztu dizkigu: liburuak Gure amaren sekretua eta Altzateko jaunaren elezaharra izeneko irakurketa errazeko liburuak dira, Euskara errazean izeneko bildumaren baitan, gero, Euskaltzaindiarekin […]

Azoka lau eguneko goraldia da, baina ondo-ondoan dagoen Plateruena kafe antzokiak urte osoan dihardu euskal kulturgintzan. Hala ere, egunotan azokari erabat loturako egitaraua eta giroa dago Plateruenan. Berarentzat 11. azoka da eta horregatik larunbatean Hegoak erein izeneko ikuskizun anitza eta berezia prestatu dute, Hegazki izeneko pertsonaia baten eskutik, honelako kulturgune […]

Gaur hasiko da Durangoko Azoka eta Bilbo Hiriak bertatik jarraituko du aktualitatea egunero bi saiotan: 15:00etan eta 21:00etan, ostiraletik igandera. Liburu eta disko-aurkezpenak, elkarrizketak, zuzeneko emanaldiak, idazle, editore eta musikarien adierazpenak, bisitarienak… Azokako nobedaderik interesgarrienak ezagutuko ditugu Landako gunetik. Webguneko atal honetan ezarriko ditugu audiorik interesgarrienak.