Yoseba Peñak 2012an Hodeien adorea eleberria argitaratu zuen Susa argitaletxean. Iaz 12 urtetik beheragoko irakurle gazteentzat argitaratu zuen Kilimanjaroko diamantea abentura-eleberria. Gaur liburuak sinatzen aurkitu dugu azokan, baina berarekin solasteko arrazoi nagusia idazle euskalduna bilakatu arteko ibilbidea da, zinez interesgarria begitandu zaiguna. Informatikaria eta antropologoa da Yoseba. Aniztasun horrek ematen […]

Amaia Aire topatu dugu Landako gunean. Irakaslea dugu eta ikastolako haurrekin etorri da, azoka ezagutu dezaten. Bihar etorriko zaizkigu hiru ahizpak Urepeletik, Bidexka disko berria aurkeztera. 12:00etan AzokaTBn egongo dira, Erroa argitaletxeak azokarako kaleratu duen CDa aurkezten. Bertan, doinu tradizionalak, Ez dok amairu garaikoak eta aitatxi Xalbadorrek sortutako letrak kantatzen […]