Susa argitaletxearen erakusmahaitik pasatu gara eta bertako Gorka Arrese editorearekin solastu gara, piztu gabeko zigarroa eskuan, azokako giroaz, hotz-beroaz, jende jarioaz… Susak azokara ekarri dituen erreferentzia berriak aipatu ditugu: poesia, narratiba, gerla handiak, Unai Elorriaga, Mikel Peruarena, Jule Goikoetxea, Lander Garro, Iñigo Aranbarri… http://www.bilbohiria.net/durango/podcast/141207susagorkaarrese.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo arratsaldean aukera izan genuen Kubako eta Euskal Herriko kantaerak alderatzeko, emakumezko eta ahots-armoniak erabiltzen kantatzen duten bi talde buruz buru ikusita. Aire ahizpak Durangoko Kupela tabernan izan ziren kantu-bazkarian, Durangoko azokan euren Bidexka diskoa aurkeztu ostean. Bazkalostean hara non agertu ziren karibeko euren ahizpa kubatarrak, Danielis eta Danieuris, Las […]

25 urte pasa ei dira jendea, askatasun egarriz, justizia nahiz giza eskubideak eta ankerkeria nahiz bizimodu grisa bereizten zituen murrura era baketsuan igo zenetik, jendearen askatasun goseak murruetako harri bakoitza jatea lortu zuenetik, Anarik zubietakoak bere kanta ederrenetarikoan nola. Murrua eraistea lortu ei zuen jendearen fede onak, askatasunzaletasunak, neba-arreben arteko […]