Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea. Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen […]

Durangoko Azokan diskoak baino liburu gehiago saltzen direla onartuta abiatu da Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Durangon ez dagoela zertan diskoa erosi, dendak ere hor baitaude urte osoan. Durangon erostearen derrigortasuna autoekoizpen txikiekin dago soilik, bere iritziz, “gero dendetan egongo ez direnak”. Durangora  120.000 lagun omen datoz, euren gogoz, eta kultura […]

Fermin Etxegoien bere liburu berria aurkezten ari da egunotan azokan: Eutsiko diogu? (Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz). Galdera bakarreko 12 elkarrizketa egin ditu, berriz kazetaritza erregistrora bueltatuta. Erein argitaletxeak krisian oinarritutako liburua elkarrizketa koralean eta beste modu batez antolatu du, banan-banan eta arlo kulturalera mugatuta. We shall overcome kantuaren euskarazko moldapena […]

Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago. […]