Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Birziklapenetik sormenera” zikloarekin jarraitu du. Bihar Koldo Amestoy, eta Urbeltzen Dantza Ganbara izango dira, eta ostegunean Los Mambo Jambo. Asteburuan kontzertu gehiago izango ditugu (Dinero, Los Brazos…), eta datorren astean denetarik: zinea, erakusketa, irakurraldia, jaia, Olentzero jaia, kontzertuak eta Kafe Antzokiaren 19,. […]