Igandean izango da partida nagusia S. Mamesen, aldez aurretik Emakumeek ere egingo dutela. Garazi Muniainek Jauzi ekimena zer den, helburuak etab azaldu dizkigu: finean, Euskal Selekzioen ofizialtasuna da xede nagusia, eta horretan ari dira lanean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasgarazi.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2014-12-24
Pasa den astelehenean izan zen, eta hainbat sektoretatik salatutako Aurrekontu “kontinuistek” aurrera egin dute. Aitziber Ibaibarriagak Ostalaritzari buruzko Ordenantza berria ere onartu dutela esan digu, eta bukatzeko, Santomas eguna Bilbon, eta Gurtza zentroen egoera komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Paraguayko albiste batzuekin hasi da Fakun Aznarez: errepresioa, militarrak, ustelkeria, gerrillak.. Gero, AEBak eta Kubaren arteko harreman berriak aztertu ditu, eta gaurko ospakizunetik harago, etorkizunean ikusiko dugula horiek zer emango duten esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
Albiste txarra datorkigu Arabatik: urte berriarekin batera itxiko dute Laudioko enpresa hori. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Asparrenako Biomasa proiektu berria, Gasteizko Gastrofilia Jardunaldiak, eta Olentzero Araban komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen