Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak. Bide berriak, bide guztiak. Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko bi ekitaldirekin hasi da Mikel Urbeltz. Bihar bi kontzertu izango dira, etzi hiru, eta larunbatean beste bat. Datorren astean, aldiz, hitzaldia, ekitaldiak, kantagintza eta hainbat kontzertu izango dira. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

Egunotan Bilboko Bilborocken ematen ari direna, Mundu Batek antolatuta. Azken urteotan hainbat gaztek baserrirako bidea hartu dutela ohartarazita, bultzada txiki bat eman nahi diote aferari Ziklo honen bidez, Eneko Gerrikabeitiak azaldu digunez. Datorren astean, Donostian izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasenekogerrikabeitia.mp3  Deskargatu hemen

… Irulegiko Irratiko kazetari den Pantxo Irigarairen bitartez datozkigu pil-pilean dauden berriak. Oroitzapenean erroturiko gogoeta zendu berri den Didier Rouget, giza-eskubideen aldeko abokatuarentzat; armeniar-kurdu baten aurkako kanporatze agindua eta Charlie Hebdo-ren atentatuaren ondorioak, entzungai dituzu lagun Bilbi Hiria Irratian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113pantzoirigarai.mp3  Deskargatu hemen