Jana: “Joan den urteari atzera begirakoa: 2014a ez da existitu” CARLOS PEREZ CRUZ (Cuadernos de Jazz). Edana: JOSETXO GOIA-ARIBE “Riau Riau Fantastic” + AZIZA BRAHIM “Gdeim Izik” + SINGLE “Me enamoré” + CLÉA VINCENT “Retiens Mon Désir” + RUPER ORDORIKA “Bizitza eder denean” + FACEBAND “Top of the World” + […]

…saioari ekin diote Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Oraingoan Bizkaiko finaletik errekuperatutako zenbait ale komentatuak, Amurrion Maialenek eta Sustraik erakutsitako trebezia, Xenpelar sariaren irabazle Nerea Ibarzabalen txukuntasuna eta Markinako Kontzezio eguneko saioan Lopategik kantatutako agurra entzungai dituzue. Ez da ez, astebururako agendarik falta! Goza bertsoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150114potto.mp3 Deskargatu hemen

Abenduari dagokiona eta azalean Ramon Ibarra aktorea. Erreportajeetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, eta “Atxuri eraldatzen” ditugu. Piztiak taldeko Josu Aranbarri ere elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Lur Malleak atal klasikoak komentatu ditu: Begoña eta euskerea, Literatura, Irudi Albuma edo Inkesta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solaslurmalleaberton.mp3  Deskargatu hemen  

Bi mila lagun inguru elkarretaratu ziren atzo iluntzean Bilbon, asteleheneko polizia-operazioan atxilotutako 16 lagunen aske-uztea galdatzeko. Arriagatik abiatu eta, Kale Nagusian gora, Plaza Eliptikoraino heldu zen Sortuk deitutako manifestazioa. Amaieran hitza hartu zen Mikel Etxaburuk Alderdi Popularraren “mendeku-politika eta gerra-estrategia” salatu zituen: “errepresioaren azeragailua zapaldu du espainiar estatuak”, esan zuen. […]