Lehengo batean Black is beltzaren soinu-banda eta testuingurua aztertu genuen Soinugelan, eta gaur gurekin Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano izan ditugu, solasaldi luze eta mamitsuan, Black is beltza proiektu erraldoiaren alderdi guztiak artzertzen. Mahaiaren bueltan, Pedro Elias Igartua eta Jabi Zabala, liburua (nobela grafikoa), jorratzen dituen jaiak, lekuak eta bere […]

Hesian talde nafarrak “Hegalak astinduz” (Baga-Biga 2014)  lan berria kaleratu du,euren seigarren lana, 2013an zuzenekoa atera ondoren. Sendoago omen dator Hesian, eta Fran taldekideari egin diogu elkarrizketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150116artayorranhesian.mp3 Deskargatu hemen

Urak bere bidera itzulita berriro elkartu dira Iosu, Apolo, Agus eta Agur; Orhi-ko txoriari jarraituz Zaraitzun barna murgilarazi gaituzte eta kroketa ederrak egiteko errezeta eskaini…Musika aholkuak “Vendetta” taldekoen azken diskara eramango gaitu eta asteburuari erreparatuz, hilak 17 eta 18an Itzaltzun biziko de aurtengo “Gartxot Eguna”ren harira igarotzeko gomendioa luzatu digute; […]

Aste honi dagokiona eta azalean U-10eko manifestazioa eta asteleheneko atxiloketak. Pertsonaia Gaizka Garitano entrenatzailea dugu. Unai Break “Sagardoa eta Urumea” artikulua ere komentatu du, eta beste bi Termometroan: Gehiegizko klausulak etxebizitzetan, eta Parisko atentatuak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150116solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen