Sinbolikoa da oso Gernikako arbola ihartu izana. Sinbolikoa ez da, ordea, petrolioak egun duen prezioa: ondorioen artean, frackinga egiten duten enpresen errentagarritasuna kolokan jartzea agertu da. Gaurkoan, bi gai horiek jorratu ditu Josu Larrinagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150119solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-01-19
Gose, Joseba Sarrionandia, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikoleak osatu dute Gosariak artefaktoa. Musika, ilustrazioak, testuak, disko borobila dena kutxa batean sartuta. Gaurko saioan entzun, irakurri ditugu Gosariak proiektuan aurkitu ditugun istorioak, horretarako Ines Osinaga izan dugu bidelagun. Ostegunean, urtarrilak 22, Bilboko Guggenheimeko auditorioan estreinatuko dute Gosariak ikuskizuna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150119piperpolisgosariak.mp3 Deskargatu […]
Bihar izango da Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Estitxu Eizagirre Argiako zuzedndariak hitzaldiaren ildo nagusiak eman dizkigu: Taldearen demokratizazioa, Borrokaren poza, Komunitatea, eta Euskal kazetaritza. Xehetasun gehiago bihar 14´15etan Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150119solasestitxueizagirre.mp3 Deskargatu hemen
Ikuskizunak eta gehiago, gaur hasiko dira Bilboko Basurtu auzoan, 11.ez. Aurten 30 ikuskizun emango dituzte, eta horrez gain 18 tailer, hitzaldiak eta gehiago, Aritza Escandonek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150119solasaritzaeskandona.mp3 Deskargatu hemen