Larunbatean eta birritan: hasteko hitzaldi musikatua emango dute 13:00etan; gero, 14:30ean, kantu-bazkaria eta postreetan kantuan Amaia, Miren eta Paxkalin ahizpak, Sebastien Desgransek soinuaz lagunduta. Bertan, Urepeleko hirukoteak “Bidexka” diskoa aurkeztuko du. Diskoaz hitz egin dugu Paxkalin Airerekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solaspaxkalinaireaizpak.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko ibilbidea 7 Katu Gaztetxean hasi da: gaur hasiko dira 8. urteurrenaren ekitaldiak. Gero, Alvaro Hilario Indautxura joan da, “Larrinagako kartzela. Oroimena preso” erakusketara hain zuzen. Deustu Ibarra ere bisitatu du, Yolanda Gonzalezi egindako dokumentalarekin. Eta San Frantziskon bukatu du, “Mizenasko hilobietako altxorrak” hitzaldiarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteburuan agertu zen hilda bere etxean batzuen ustez Iran, Cristina Kirchner eta beste batzuk akusatuen aulkietan eseri nahi zituena, 1994ko judutarren aurka Buenos Airesen gertatutako atentatu odoltsua egotzita. Fakun Aznarezek egoera aztertu du eta beste ondorio batzuk atera ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasfakun.mp3  Deskargatu hemen