Hezkidetzak (berdintasunean heztea) gure hezkuntza sistemaren oinarria izan beharko luke. Susana Gardeazabalek gidatuta, Bilboko Unamuno institutuko berdintasun arduraduna eta bi ikasle izan dira gurean euren jardunaren berri emateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150128emakumeaknonahiunamunoinstitutotik.mp3  Deskargatu hemen

Urtarrilari dagokiona eta azalean Otule Garai Etxerat elkarteko kidea. Erreportajean “Euskal Herria” liburua aztertu dute, eta Historia atalean Arturo Peña atleta olinpikoa. Gurera etorria, Inkesta, Barkua bete berba atalak… eta datorren asteburuan Deustuko Inauteriak, Lur Malleak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solaslurprest.mp3 Deskargatu hemen

Gaur hasiko da Barakaldon Gizarte-laguntzak eskatzeko epea. Hainbat gizarte-eragilek eta sindikatuk kanpaina egin dute, populazioak horren berri izan dezan. Gotzon Hermosillak gogoratu duenez, iaz 1216 lagunek eskatu zuten laguntza hori. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen