Gauza jakina da zinemaz bakarrik ez dela bizi emakume/gizon garaikidea. Aspaldi ohartu ginen Eremuz Kanpon. Programazioa eten egin da. Jende gehiena ez dago begira, ez dago erne. Lotan dago, edo tabernan. Larrua jotzen ere izango da baten bat. Telebistari begira dagoenak, irratiari itsatsita dagoenak, ez du programazio arruntik merezi. Estepan […]

Dakigunez, 23 lagunak absolbitu ditu epaileak usurpazio delitutik; lagun bati, ordea, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio. Iñaki Carro 23 lagunen abokatuak epaia aztertu du: denborak arrazoia eman diela esan du, espetxe-zigorraren aurka helegitea jarriko dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150210solasinakicarro.mp3  Deskargatu hemen

… eta manboa Miarritzen datozen bozei begira, eskuin- zentroak bere mozorroak erantzi eta lau hautagaitza aurkeztu dituenean; hori aipatu digu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik bere kronikan; horrekin batera giza- eskubideen zine festibala abian dela; tradizio energetikoa suspertze aldera esperientzia berrien zantzuak Ipar E. Herrian, eta azkenik “Euskadi Esprex” izeneko […]