Gaurko saioak bi atal izango ditu: lehenean, Josu Billelabeitia BELAKO taldeko gitarra-jotzaileak euren azken lanei buruz egingo du berba, “Bele beltzak baino ez” eta “AAAAAAAA” (Belako Records, 2014); bigarrenean, euskal talde mitiko bat gogoratuko dugu: DELIRIUM TREMENS. Egurrrreeeeee!!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150219artayorranjosueralabeitia.mp3  Deskargatu hemen

Astelehenean eman dute “Ciutat morta” dokumentala Bilbao Arten. Bartzelonan 4F aferaren inguruan gazte batzuk gartzelara eraman zituen tortura eta amarru kasua agerian uzten duen dokumental argigarria dugu, oihartzun handia izan duena. Alvaro Hilario kazetaria Xavi Artigas eta Xapo Ortega egileekin izan da, asteon Bilbora etorri baitira lan hori aurkeztera. Informazio […]

Jakin badakigu gazteek zaila dutela gurasoen etxetik alde egiteko: hortik abiatuta dator Aitziber Ibaibarriagak komentatutako proposamena. Horrez gain, Aitziberrek Areso alkatearen aurkako salaketa (Memoria historikoaren inguruan), Euskal Bidea, Auzo Bira, eta Artatzaminako eraikin batzuen afera jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150219solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen