Agurrek eta Agusek kale egin digute!!!! Dena den ez dugu aukerarik galdu Pagasarrin barna ibiltzeko, amantala jantzi eta oilasko bular beteak prestatzeko, J. Mª Beltranen “Hots Larretan” diskarekin gozatzeko eta gomendio gisa jakizue, Bilboko auzo gehienetan aratusteak segitzen duela asteburuan. Badago bai non gozatu! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150221zeingou.mp3  Deskargatu hemen

Argia astekariaren 2450. zenbakia aurkeztu digu bertako Unai Brea kazetariak. Azalean CANi buruzko “El Banquete” liburuaren egileak agertzen dira. Erdiko Kaieran Fermin Muguruza, eta Termometroan beste bi artikulu: “Bake giroa eskasa oraindik ere alde batetik, eta Fermin Etxegoien bestetik. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen […]