Gaur, 11 Ispilu bertsio saioan Michael Jacksonen Billie Jean kantuaren bertsioak entzungo ditugu. 1982an kaleratutako Thiller album famatuan ageri zen Jacksonek berak idatzi eta Quincy Jonesek ekoitzitako hit dantzagarri hau. Honen bertsioak egin dituztenen artean, Chris Cornell, PATAX edo Hazurbaltzak aipa ditzakegu, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150222hamaikaispilubilliejean.mp3  Deskargatu hemen

Xabier Zubialderen aipatu liburua pasa den astean aurkeztu zuten Bilbon, Ekoetxean. Bertan EHko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten du egileak. Gero, “Defenditu beharreko 13 pausu” jorratzen ditu, global zein lokal mailetan. Oso liburu interesgarria Iñaki Barcenaren ustez, eta doan eskuratu ahal da: www.yumpu.com/eu/document/view/32259189/euskal-herriaren-burujabetza-energetikorantz-joateko-gida/3. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150223solasinakibarzenas.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den astean eta bertan, aztertu eta eztabaidatu ondoren, ebazpen garrantzitsua hartu zuten: barakaldotarren osasuna (urari dagokiona) guztiz bermatuta egon arte Oiolako urtegiaren konexioa ez egitea. Talde guztiek eman zuten horren aldeko botoa PSEk izan ezik, eta Gotzon Hermosillak kontatu digunez, ikusi beharko alderdi horrek (Barakaldoko alkatetza duena) zer egingo […]