Barrualdea. Eguna. Eliza bat. Abadeaz gain dozena erdi pertsona bildu dira jaunartzera. Zuri beltzez dakuskigun aurpegi eta janzkerek ipar europako klimaren hotza iradokitzen digute. Aurpegiak, keinuak, hitzak, eskuak, bizkarrak, pertsonak. Nork behar du soinu banda, argi-itzalez plano perfektoak sor daitezkeenean? Zergatik gehitu behar ez den musika kanpaien, elizako organoaren, pausuen, […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: asteazkenan Zine txokoa eta Sons of Bill kontzertua. Ostegunean beste bi kontzertu, eta gauza bera ostiralean. Larunbatean, aldiz, Hiromi Yoshida eta Axen Escaladaren ikuskizuna, eta Nancy Rubias kontzertua. Eta datorren astean, denetarik: Urbeltzen Dantza Ganbara, kontzertuak, Arrosa Sareko Jardunaldiak… […]

Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren eskutik. Gurean bezala hango Lapurdiko kostaldean ere alerta laranjan daudela aipatu digu; halaber, Nikola Bonaimaison Baionako ospitaleko mediku ohiaren egoera, Parisen abian den Laborantza saloinaren berri,eta azkenik F. Aranburu “Txistor” euskal preso politikoari buruzko aipamenak ere presente dira gaurko kronikan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solaspantzo.mp3  Deskargatu hemen

Bihar izango da, hilak 25 goizeko 11etan, Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Biharkoan, Asier Altunaren hiru labumetrai izango dira ikusgai: “Artalde”, “Txotx” eta “Zela trovek” (Belarra mozten). Gero, Asier Altunarekin berarekin hitz egiteko parada izango dute ikusleek, Iraia Biterik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solasiraiabiterizinetxokoa.mp3  Deskargatu hemen