Galtzagorri elkarteak Maria Goikoak batbirulau izeneko aplikazio berria sortu du sakelako Android eta iOs smartphone telefonoetan erabiltzeko, Anjel lertxundi eta Antton Olariagaren “Bat, bi, hiru, lau” liburuan oinarrituta. Gero, Jabi Asurmendik Umap Iturriak, eta CodeSyntax enpresak sortutako Mugikaria euskarazko albiste aplikazio berria komentatu ditu. Bukatzeko, Google-n aldaketak gertatzen ari direla […]

… prest Arabako Txapelketaren harira Zigoitian jokatutako azken aurreko final erdiko saioan parte hartu zuten bertsolariak! Gaurko POTTO emanaldian, ariketa ezberdin komentatuak entzuteko aukera daukazu entzule. Jakina: agenda eta bestelako zenbait berezitasunei ere erreparatu diete Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Biba bertsoa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150304potto.mp3  Deskargatu hemen

Larunbatean, hilak 7, Lokarriren agur ekitaldia izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Lokarriren historia azaltzeko 1991eko Elkarri ekimenaren sorrerarekin hasi behar dugu; gero sortu zen hortik Lokarri, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko mugimendua. Lokarriko kide Maialen Lizarraldek azken bederatzi urteko ibilbidea, helburuak eta agurraren zergatiak azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150305maialenlizarralde.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den asteburuan berriro eraso sexista izan zen Bilbon: gizon batek emakume bat erasotu eta bortxatu egin zuen Errekalde zumarkalean. Gaur elkarretaratzea egingo dute erasoa gaitzesteko Arriagan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak Martxoak 8, Artigas- Arraiz mendi inguruko zikinkeria, Larunbateab BEC-en Bilduk egingo duen ekitaldia, eta bere hautagaitzaren Auzo programa […]