Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon Arrosa irrati sarekoek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian […]

Aste honi dagokiona eta azalean Melike Yasar emakume kurdua. Pertsonaia Miguel Zugaza da, eta Erdiko Kaieran Bilboko Lauaxeta eta Kirikiño liburutegiak ditugu, Temometroan “Euskara Baxenabarren” eta bukatzeko Unai Brea erredaktoreak berria den “Txanponaren beste aldeak” saileko “Ekonomia sozialeko esperientziak” komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150306solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Jakin gabe datozen orduek zer ekarriko duten, Iruñeako Osasuna taldearen egoera gero eta korapilatsuagoa da: atzo hiru lagun atxilotu zituzten, eta atzean iruzurrak, ustelkeria… Horrez gain, Mikel Bujandak Faurecia lantegiaren egoera, Iruñerriko agerkari digital berria, eta Nafarroa Garaiko Bertsolari Txapelketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150306solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen