Bai lagunok, Iosu Zabala mintzatu baita gure programan!!! Tamalez, zendu berri den Pedro Orue otxandiar bertsolari bereziari buruz izan da… Tira! Nafarroako txapelketaren barna Berriozar eta Lesakan jokatu fianalaurreko saioetatik zenbait ale, eta Arabako Langraitzen izan berri den azken fianalerdiko saiotik beste horrenbeste entzungai duzu gaurko Potto emanaldian. Agendari ere […]

Datorren abenduan 20 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak. Hori dela kausa, urtean zehar hainbat ekitaldi eta ospakizun prestatu dituzte, Kamiseta Lehiaketa esaterako (eta sari potoloekin). Apirilaren 12an bukatuko da bidaltzeko epea Beñat Urbeltzek kontatu digunez. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasbenatkamisetak.mp3 Deskargatu hemen

Gasteizko epaile batek 26 lagun inputatu ditu De Miguel kasuan, gehienak EAJko kide ohiak direla. Horrez gain, Asier Garcia BERRIAko kazetariak Arabako egunotako beste zenbait gai nabarmendu dizkigu: SOS Arrazakeriaren salaketa, S. Antonio kaleko bulegoen afera, Pablo Gorostiagaren egoera, eta Agenda jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen