Kanta asko entzuteko parada izan dugu gaurkoan: lehen orduan, Pedro Elias Igartuak, besteak beste, Belako, Kiko Veneno, Eliades Ochoa, Ruper, Aire Ahizpak edo Duke Robillardenak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Tommy Tucker, Berri Txarrak, Peter Tosh, Lucinda Williams, Rachid Taha eta gehiago entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150312soinugela.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den asteartean estreinatu zuten “Sestao Gogoan” elkarteak antolatuta: 1936ko gerratik hasita, frankismoak Sestaon erabilitako errepresioaren berri ematen du. Horrez gain, Alvaro Hilariok Mikel Urdangarinen gaurko kontzertua Arriagan, “Artea eta gerra” hitzaldi zikloa Durangon, edo Deustuko Jaietan izango diren kontzertuak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasalvaro.mp3  Deskargatu hemen

Duela egun gutxi Barack Obamak esan du “Venezuela mehatxu handia dela AEBentzat”. Zaila da ulertzea herrialde txiki baten mehatxua nondik etor daitekeen, errezagoa da, aldiz, mehatxua, eta serioa, inperiotik datorrela. Fakun Aznarezek egoera aztertu eta zenbait puntu sakondu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasfakunaznares.mp3  Deskargatu hemen

Martxoari dagokiona eta azalean Itziar Aizpuru aktorea. Arin-arin atalean Agin Laburu elkarrizketatu dute, eta Erreportajeetan Lehen Mundu Gerra Iparraldean, Piztiak taldea, edo Hizkuntz eskubideak artikuluak ditugu. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak gaur zortzi Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko dela gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasenautmitxelena.mp3  Deskargatu hemen

Horrela salatu du EH Bilduk: inputatu batek, Josu Montesek bere karguan jarraitzen du, eta berehala kargugabetzea eskatu dute. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Auzo Batzarrak, Bilborako Enplegu Plana, eta Pobrezia energetikoa Udal etxebizitzetan jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasaitziberibaibarriaga.mp3  Deskargatu hemen