Otsailari dagokion zenbakia heldu berri zaigu eta azalean Pablo Vivanco preso eta iheslari ohia. Erreportajeetan Uribarriko “Euskahaldun” kanpaina, eta Santutxuko Euskararen Astea hizpide dira. Horiez gain, Lur Malleak azaldu digunez, Artxandako funikularra, Begoñako igogailua, Lezamako trenbide zaharra… eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslurmallea.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den ostiralean hasi ziren Deustuko jaiak eta datorren igandera arte luzatuko dira, jai-batzordeko Leire Arroyok azaldu digunez. Bertsotan hasi ziren, Elorri bertso-eskola berriaren eskutik, eta eguraldi hotzaren gainetik giroa zegoen Deustun. Bihartik aurrera gehiago prestatu du jai-batzordeak, bereziki ostegunetik aurrera: kontzertuak, bertso-saioa, mintzomodroa, lehiaketak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solasleirearroyo.mp3 Deskargatu hemen Hona hemen […]

Nahiz eta baimen batzuk bertan behera geratu, bi berriuagertu dira azken egunotan: alde batetik Burgosen, Ordunte urtegitik gertu, zundaketak egiten hasi nahi dituzte. Bestetik EAEn Eusko Jaurlaritzak bi egitasmoren berri eman du. Eta bien bitartean, 100.000 sinadura baino gehiago duen egitasmoa geldiarazita dute Gasteizko Parlamentuan, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslarrinaga.mp3 […]