Asteburuari izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: San Patrizio egunekoa hain zuzen. Bihar, besteak beste, Kiko Veneno eta Martin Buscaglia izango dira, ostegunean Carvin Jones, ostiralean Horn of Rhino, larunbatean Miguel Campello eta igandean Fintroll. Datorren astean denetarik, antzerkia, bertsoak, kantak, jaia, kontzertuak… Informazio gehiago kafeantzokia.com webgunean. […]

Hiruhilekoa bukatzear dagoela egin ohi dute Ikasleen Jaia Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, aldiz, berrikuntzak sartu dituzte eta aldez aurretik bi lehiaketa izango dira: martxan dagoen Kontakizun laburrena, eta Antiojugilearena. Hilaren 27an, poteoa, afaria, DJak, sariak eta sorpresak izango dira kafe Antzokian, euskaltegiko dinamika taldeko Jon Renteriak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasjonrenteria.mp3  Deskargatu […]

Eusko Jaurlaritzak atera berria eta EHNE-Bizkaiko hainbat emakumek aztertu dutena. Malu Egiluzen ustez, Estatutu hori zaharkituta dago, eta horrexegatik hainbat alegazio aurkeztuko dizkiote: besteak beste, lan denbora, titulartasuna, Gizarte Aseguntzaren ingurukoak, emakumeen ordezkaritza, eskubide sozialak eta puntu gehioagori buruzkoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasmaluegiluz.mp3  Deskargatu hemen