Hego Euskal Herrian, Espainiar estatuko Pentsioen Kutxa (zentralizatuta dago eta) behera doa, gero eta jubilatu gehiago daudelako, baita langabe asko ere. Beraz, Luis Guridik azaldu digunez, jende gutxiago dago kotizatzeko, eta gehiago kobratzeko. Etorkizunera begira, Gizarte Segurantzatik dirua atera beharrean, Aurrekontuetatik atera daiteke, gure ekonomia adituak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasluisguridi.mp3  Deskargatu […]

Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]

Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu atal honetan. Emakumea hizpide duten hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete honetarako: film proiekzioak, eztabaidak, bertso-gosaria… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasaitziberolabarria.mp3 Deskargatu hemen