…badator Korrika”, eta horretan egongo gara Iosu, Agur, Agus eta Apolo; beraz, hauxe gure astebururako gomendio berezia. Baina baduzue, jakina, beste zenbait proposamen: Trebiñoko mugetan Ayuda errekaren bazterretan gozatu, arrain- zopa nola egin ikasi, “Harrapazank” ekimenaz jabetu… eta nola ez, Mieltxoren agenda zabaletik gustokoen dituzuenak aukeratu. Biba asteburua! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasfakunaznares.mp3  Deskargatu […]

1

Larunbatean, Encarna Revueltarekin batera, sukaldaritzari buruzko komiki bat aurkezten izango dugu Bilbon Carlos Azagra marrazkilaria. Horrez gain, Alvaro Hilariok hil berri den “Cifu”ri gaur BBK aretoan egingo dioten kontzertu-omenaldia komentatu du. Bukatzeko, Alvarok Euskal Museoan indarrean dagoen “Emakumea lanean” argazki erakusketa izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326alvarohilario.mp3  Deskargatu hemen

Argia astekariaren zenbaki berria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. 2455. zenbakiaren azalean “Euskahaldunok”, Korrika 19 eta euskaldunon egoera. Diagonal egunkariaren 10. urteurrena ere izan dute aztergai, eta Termometroan beste bi artikulu: alde batetik Biomasa Aramaion eta bestetik Iparraldeko bozak. Bukatzeko, Break “Gizonak eta feminismoa” Larrun gehigarriaren gaia komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. Hasteko, egunotan izango diren saio batzuk aipatu eta ondoren, igandean, Korrika Bilbora heltzen denean, Korrika Telebista bihurtuta dagoen Hamaika telebistak, ETBrekin eta beste hedabide batzuekin egingo duen telebista emanaldi bateratua aurkeztu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasanelupis.mp3  Deskargatu hemen