Apirilaren 9an hiru urte beteko dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik, eta epaiketa oraindik ez da egin. “Iñigo gogoan” herri-ekimenak heriotza argitzea eta gomazko pilotak desagertzea eskatzen du. Apirilaren 11 eta 29rako bi ekitaldi prestatu dituzte, Iker Hernandezek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasikerhernandez.mp3  Deskargatu hemen

Legealdi honi dagokion azken osoko bilkura egin dute. Horri lotuta datozen hauteskundeak eta Nafarroa Garaian gerta daitekeen aldaketak aipatu dizkigu Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak. CANen azkenak ere izan ditu mintzagai, baita Nafarroako Pobreziari buruzko atera berri duten txostena ere. Bukatzeko, larunbatean Elizondon Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala izango dela kontatu digu. […]