Zabalduta dago sexu harremanetan derrigorrez orgasmora heldu behar omen direla partaideak, kontrakoak arazoak sortzen dituelako. Gaurkoan, Igor Erauzkin sexologoak gai honen inguruan hitz egin digu, orgasmoaren definiziotik abiatuta, eta honen inguruan gazte zein helduen artean dauden topiko batzuk aztertu ditugu ondoren. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150407solasigorerauzkin.mp3  Deskargatu hemen

Pensiodunak Martxan taldeko kide Mikel Argiñarenak kontatu digunez, afera martxoaren 5ean hasi zen, aipatu egunkariak BBVAko Pentsio Zuzendariak argitaratutako adierazpen batzuekin. Bertan, etorkizun iragarpena egiten zuen David Carrascok, banku horretako pentsioen zuzendariak. Pentsio murritzagoak eta jubilazio data atzeratuko dela adierazi zuen Carrascok, eta konponbidea norbanakoek, ahal dutenek bederen, pentsio plan […]