Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak hainbeste disko berritatik gaurko eta atzoko grabazio batzuk ekarri dizkigu, besteak beste, Bettye Lavette, Joan Baez, Neil Young, Van Morrison, Jim James eta The Valentinosenak. Bigarrenean, aldiz, Bob Dylanen “Shadows in the night” CD berria jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150401soinugela.mp3  Deskargatu hemen

Gaur betetzen dira hiru urte Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. Epaiketa, aldiz, instrukzio fasean dago, hots, oso-oso astiro doa. Gertaeraz, auziaren egoeraz eta datozen ekitaldiez hitz egiteko, gurekin Jone Goirizelaia abokatua, Koldo Gutierrez Iñigoren laguna, eta Iker Hernandez “Iñigo gogoan” herri-ekimeko kidea izan dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150409solasjoneiker.mp3  Dekargatu hemen

Martxoaren 26an onartu zuten Espainiako kongresuan eta laster jarriko dute indarrean Herritarren Segurtasunerako Legea, askok Mozal legea deitzen diotena. Lege horren desmasien aurrean, zenbait plataforma eratu dira han-hemenka: Bizkaiko Herritarren kriminalizazioaren aurkako Plataformako Paul Laka bozeramalearekin hitz egin dugu, plataformaren zergatiez eta helburuez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408paullaka.mp3  Deskargatu hemen