Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz, ondoren, aste honetan zer izango dugun kontatzeko: bihar Zine txokoa (Munduaren bira doan filma) eta Urbeltzen Dantza Ganbara, ostegunean Boo Boo Davis, ostiralean El_Txef_A Band Experience, eta Stereorocks, larunbatean Loquillo, eta igandean umeentzako Udaberri Jaia. Datorren astean ere, denetarik: […]

Deustuko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu, martxoari dagokiona, eta azalean Leire Arroyo Deustuko Jai Batzordeko kidea. Erreportajean “Deustuko etxetxo bat” dugu, eta Barkua bete berba-n Ondalan konpainiaren bi erraldoi berriak. Horiekin batera, Lur Malleak kontatu digunez, Antzerki Arinaren 3. edizioa, “Gurera etorriak”, “Behin batean” eta “Inkesta” atalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150414solaslurmallea.mp3 Deskargatu […]