Filmek aretoak utzi dituzte, beste pantailetara jauzi egiteko. Hainbat aretok filmak ere utzi dituzte, eta ematen dituzte kontzertuak, operak, telesail estreinaldiak edo hankapilota partida ustez garrantzitsuak. Gu hartzen gaituen eraikin hau bera izana da zinema-areto, eta sarreran du orain proiektagailua, jendeak zigarreta erretzera ateratzen delarik edariak bertan sostenga ditzan, aterkiak […]

Bizkaira etorri da Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen duen “Euskaraz bizi” egun berezi honen VI. edizioa. EHEko Koldo Zarate Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari “bultzada” eman nahi diote antolatzaileek, eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute: mendi-irteera, umeentzako ekitaldiak, txistulariak, ekitaldi nagusia, bazkaria, dantza eta musika, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415koldozarate.mp3  Deskargatu hemen

Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa (Transatlantic Trade and Investment Partnership) ari dira negoziatzen Europar Batasuna eta AEB. Momentuz oso gutxi dakigu, baina Luis Guridi gure ekonomia adituak esan digunez, filtratu dena larria da benetan, esaterako, enpresa handiek beren Justizia propioa izango lukete. Guridiren ustez hitzarmen hori mundializazio eta liberalizazioaren azken […]

Asier Garcia kazetariak Arabako zenbait kontu ekarri dizkigu gaurkoan.  Hasteko, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako salaketa bat ikertzen ari da fiskaltza, alderdiaren hainbat egoitzatako obrak Prieto bera partaide zen enpresari ematea egotzita. Horrez gain, Maroto alkatea eta Gasteizko ikurra, Gora Gasteiz eguna, eta Agenda komentatu ditu Garciak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415asiergarcia.mp3 […]