Barrualdea. Eguna. Taberna bat. Hiru lagun, hiruki bat: Odile, Franz eta Arthur. Minutuko isilune bat egitea erabaki dute, ez inor hil delako, esateko ezer ez dutelako baizik. Minutu bat, 36 segundo irauten duena, baina eternalekoa zaiguna, eurak ez ezik taberna osoa, autoak eta edalontzien beira-talkak ere isildu baitira. Musika jarri, […]

Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko […]

PNL (programazio neuro-linguistikoa) aurkitzeak (Osane Matías eta Iñaki Olaskoagaren eskutik) eta aplikatzeak lehenago, eta semea jaiotzeak (duela 8 urte) gero, astindu ederra eragin zioten 2002 bueltan Donostiara mudatutako granollerstarrari. Orduan ekin zion senarraren laguntzaz Bihurri Haur Eskolari Andoainen. Eta bertan txiki-txikitatik zabaldu nahi ditu komunikazio osasuntsuagoari buruz ikasiak. Masajea dela […]

Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]