Mugakide eta nafar bilakatzeko proposamen zenbait apirileko azken astebururako. Izpegiko mendatetik Auzako kaskora joateko ibilbide ederra burutu ondoren, “zikiroa” prestatzeko zenbait gomendio; belarriak gozarazteko musika Arrasateko “Governors” taldekoek ekarri dute eta Baigorriko aurtengo “Nafarroaren Eguna”rekin bat egin dezagun hainbat adierazpen. Ahor ba, Agurtzane, Apolo, Mieltxo eta Iosuren proposamenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150425zeingounafarroareneguna.mp3  Deskargatu […]

1937ko apirilaren 26an Francoren aliatuek Gernika bonbardatu zuten, merkatu eguna zela. Sarraskia ez ahazteko, aste honetan Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Igandean, udalaz gain beste antolatzaile batzuk direla, lau minutuko isilaldia gordeko dute 1937ko biktimei lore-eskaintza egin baino lehen, Gernika Gogoratuzeko Alex Carrascosak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasalexcarrascosa.mp3 Deskargatu hemen

Osteguna izanik, Alvaro Hilariok Bizkaiko kultura agenda ekarri digu. Korrontzi taldearen egitasmo berriarekin (dantza taldeei zuzenduta) hasi da. Gero, Getxoko Liburu azoka, Ekintza Zuzena aldizkaria, Basauriko Txarraska gaztetxearen Northern Psycho jaialdia eta Santurtziko La Keloko urteurrena komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150423solasalvarohilario.mp3  Deskargatu hemen

Hala diote atzo INEk kaleratutako datuek, eta gai honekin hasi da gaur Mikel Bujanda Nafarroako kronika egiten. Gero, datozen Hauteskundeak eta larunbatean, Kontseiluak deituta, euskararen alde Anaitasunan izango den ekitaldia izan ditu hizpide. Bukatzeko, datorren igandeko Nafarroaren Eguna komentatu du Euskalerria Irratiko gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen