2013an Mikel Ayllonek igartza saria irabazi zuen, nobela proeiktua dagoeneko nobela bilakatu da; ‘Ez tiro egin anbulantziei‘. Mundu zaharra agortzen ari da, nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Hausnarketaz beteriko istoria dakar eleberriak. Liburuak zalantzaz beteriko lehergailuak dira, eztanda egiteko pronto. Mikel Ayllon izan dugu garko saioan zalantzak […]

Pasa den astean Manuel Delgado antropologoak hitzaldia eman zuen Donostian, bertako Donostia 2016 ekimenari eta Juan Karlos Izagirreren udal gobernuari buruz. Delgadoren ustez, horren atzean marketing asko dago, eta honi lotuta turismoa, negozioak eta datuak. Gaurkoan, Josu Larrinagak aipatutakoa komentatzeaz gain, gehiago kontatu digu jaialdi handien inguruan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150427solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Hori da Gaindegiak aurtengo lehen hiruhilekoaren gainean emandako datua, Espainiako INEk eta Frantziako INSEEk emandakoetan oinarrituta. Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez, langabezia jaitsi egin da azken hiruhilekoan Hego Euskal Herrian, baina gora egin du Araban eta Nafarroa Garaian. Esnaolaren arabera, azken bi horiek dute tasarik altuena, Bizkaiarekin batera. Baxuena, aldiz, Iparraldeak […]

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean “Ikergazte: nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua izango da Durangon, UEUk antolatuta. Ikerketa euskaraz bultzatu nahi dute antolatzaileek, eta horretarako hiru eguneko egitarau interesgarria prestatu dute. Izena emateko epea oraindik zabalik dago, Ainhoa Latatuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150427solasainhoalatabu.mp3 Deskargatu hemen