Asteburuan izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako agenda aipatu aurretik. Gaur, aldiz, prentsaurrekoa (Erroa argitaletxearen liburu berri baten aurkezpena) eta XIV. Haur Musika Topaketak ditugu. Bihar, hilak 29, Lagun Artean Kantari, eta ostegunean Euskadi Gaztea maketa lehiaketaren finala, Martin Carr eta Stereorocks. Ostiralean Masters of […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Udaberri giroan, ikasturtearen azken txanpan sartuta, azterketak prestatzen dabiltza, maiatza hasieran izango direnak. Ulermen eta idazmen probak prestatzeko astebeteko egonaldiak izango dira maiatzean Bilbon eta Bakaikun. Asteburu-pasak, berriz, mintzamena lantzeko aukera ederrak dira, lagun arteko giroan, eta oraindik […]

Gaur, apirilak 28, lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen da munduan zehar, baita Bilbon ere. Hasteko, Afrika Jimenezek egun honen gaurko ezaugarri nagusiak komentatu ditu: lan istripuak, bajak, mutuen erasoa… Gero, Amaia Zubietak aurtengo Maiatzaren lehena izan du mintzagai: Bilboko hitzordua, leloa, egoera… (Afrika eta Amaia EILASeko kideak dira). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150428solaseilasafrikamaia.mp3  Deskargatu […]

Ahots urratua du Pantzo Hirigaraik, Irulegiko Irratiko kazetariak, eta ez da gutxiagorako, asteburuan Nafarroaren Egunaren harian murgilduta ibili baita! Baina besterik ere aipatu digu: Nepalen dabiltzan euren eskualdeko lagunen berri eman, eta Sehaskak irekiko dituen hiru kastolen aipamenak ere entzungai gaurko gure Ipar Euskal Herriko kronikan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150428solaspantzo.mp3  Deskargatu hemen