Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje […]

Erronkaribarra bisitatzeko proposamena ekarri digute Iosuk, Agurtzanek eta Apolok. Erronkari, Uztarroze, Izaba… Bertako herrixketan murgildu gaituzte eta larunbatean almadieroen langintza ezagutzeko Burgi herrira hurbilduko gara, Almadiaren Egunaren harira! Julian Gayarrek zerabilen Erronkarieraren berri izan dugu, eta Fidela Bernatena entzun ahal izan dugu. Sukaldean jarduteko barazki kontuak gaurkoan, eta musikaz gozatzeko “Kalakan” […]